XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduko pekatuak kentzen dituzun Jaungoikoaren bildotsa: eman guri pakea.

Jauna artzeko prestatzeko.

Apostoluai pakea uzten dizuet, nere pakea ematen dizuet esan ziñien Jesukristo gure Jauna, ez nere pekatuai begiratu baizik zure Elizaren siñismenari: eta bera zure gogora paketu eta batu egizu Aita eta Espiritu Santuarekin gizaldi guztietan bizi zeran Jainkoa.

Alaxen.

Meza nagusietan apaizak laguntzaleari (diakonoari) pakea ematen dio PAX TECUM esanaz: gero bigarren otoitza: Aitaren gogoz, Espiritu santuak lagunduaz zure eriotzaren bidez mundua biztu zenduan Jesukristo Jauna, Jainko biziaren Semea: zure gorputz done eta odol oneganik nere gaiztakeri ta gaitz guztietatik gorde nazazu, egizu ni beti zure aginduai lotzea eta zuregandik ez iñoiz alde egitea: Gizaldi ta gizaldietan Aita Jainko bera ta Espiritu Santuarekin bizi ta errege egiten dezun Jainkoa.

Alaxen.

Ni gauzeza onek egitera ausartzen naizen zure gorputzaren artzea, o Jesukristo Jauna, ez bedi izan nere kontrako epai edo juizio ta ondamenerako: baizik zure errukiaren arauera nere anima ta gorputzaren babeserako eta sendatzeko.

Ostia artuaz: Zeruko ogia artu ta Jainkoaren izenari ots egingo diot.

Bularra joaz:.